Izaiak salgai Integrazio Batzordea

Aurten, lekuko INTEGRAZIO BATZORDEA taldeak (Baiona, Donibane Lohitzune, Garazi eta Hazparne) izei salmenta bat antolatzen dute Integrazio Batzordearen alde.

NORDMANN izaiak dira eta FRANCESAPINSBIO enpresatik heldu dira. Interesatuak bazarete gabon hauetan izei bat erosten, esteka honi atxikitutako MANAKETA ORRIA bete, inprimatu eta entregatu ezazue Gure Ikastolako idazkaritzan. Idazkaritzan edukiko dituzue, era berean, izeien manaketa orriak eskuragarri.

Eskariak azaroaren 25-a aitzin egin beharko dira Integrazio Batzordearen izenean txeke bat igorriz.

Izaiak eskuratuko dituzue Baiona, Donibane Lohizunen, Hazparnen eta Garazin, abenduaren 4an, asteazkenarekin.

ANIMATU ETA PARTEKATU!




Comments
  1. Arratsaldeon!!
    Berandu gabiltza badakigu…baino izai bat lortzea posible izanen litzateke??

    1. Alazne Cienfuegos

      Egun On,

      Barkatu lehenago ez erantzuteagatik. Geuk izeien manaketaren difusioa baino ez dugu egin, beraz, ezin dugu jakin garaiz zabiltzan oraindik. Hoberena, zure haurraren ikastolako zuzendaritzan galdetzea izanen duzu, ea izairen bat eskuratzerik baduzun.

      Agur bat!

Comments are closed.