Ikastolaren 50. urteurreneko LOGO LEHIAKETA

2022. urtea Hendaiako Gure Ikastolak 50 urte betetzen ditu eta ospatzeko urteurrenean zear erabiltzeko logo berri baten diseinuaren inguruan lehiaketa bat antolatu dugu.

Urtarrilaren 7tik 28ra Gure Ikastolako 50. urteurrenaren logoa sortu eta aurkezteko epea zabaltzen dela.

– Logoa egiteko oinarriak:

1- Logoa osatzeko bi aukera ezberdin egongo dira:
A) Logo guztiz berri bat osatzea edo…
B) Gaur egungo ikastolako logoa integratuko duen logo bat egitea.

2- Logo berri hori 2022. urtean ikastolako iharduera guztietan erabiliko da.

3- Logo proposamenak urtarrilaren 28an baino lehen aurkeztu beharko dira [email protected] email helbidean.

4- 50. urteurrenaren batzordean dauden kideek lehen aukeraketa bat egingo dute eta 3 finalista aterako dira hemendik. Otsaileko lehen asteko AKko bileran irabazlea aukeratuko da.

5- Logoa ikastolako buraso edo beste edozein pertsonak aurkeztu ahal izango du.

– Aukeratutako logoaren egileak Integrazio Batzordeak apirilean antolatzen duen bertso afarian bi pertsonentzako lekua irabaziko du.