2021-2022 ikasturtean Hendaiako Gure Ikastolak 50 urte bete zituen. Hau ospatzeko, otsailean hasi eta uztaila bitartean ekitaldi ugari antolatu zituen hezkuntza zentroak.

Ekintza guztiak publikoak izan ziren eta jende guztia parte hartzera gonbidatua izan zen!

Hemen duzue antolatu ziren ekintzen egitaraua:

Ikastola 50 urte kartela nagusia.

Nahiago baduzue eta eskura izateko, hemen diptikoa deskargatzerik baduzue.

50 urteurrenaren festa handia

Ekainaren 25ean Gure Ikastola Hendaia-ren 50 urteurrenaren festa handia antolatu zen.

Bazkaria, trikipoteoa, aurrentzako jolasak, ZEA MAYS eta Matraka Band, pizzak, taberna…

Egun osorako egitaraua hemen duzue.

Ikastolaren 50 urteurrenaren festa handia ekainaren 25ean.

Jon Gurrutxaga eta Urbil Artolaren kontzertua

Ekainaren 3an 19:00tan, Borderline Fabrikan izan zen.

Kontzertua zutik zein eserita ikusteko aukera izan genuen.

 

Kontzertua Jon Gurrutxaga eta Urbil Artola

Zatoz ikastolara bizikletan!

Maiatzako 6, 13 eta 20 ostiraletan.

Zatoz bizikletan ikastolara

Taloak egiteko Ikastaroa

Maiatzaren 28a larunbata 17:00tan Irandatzen

Taloak egiteko Ikastaroa

Erraldoien erakustaldia

Maiatzaren 7a larunbata 11etatik 12:3otara Irandatzen.

Erraldoien erakustaldia