- Gure Ikastola Hendaia Seaska federakundearen partaide da eta kontratupeko elkarte-eskola pribatu gisan lotzen zaio Hezkunde Ministeritzari.
- Ama-ikastolatik lizeoraino hedatzen da gure formazioa. Hezkuntza programa ofizialak segitzen ditu eta azterketak Hezkunde Ministeritzakoak dira.
- Hezkuntza laikoa eta apolitikoa da.
- Irakasleek estatuak ezartzen dituen azterketak pasatzen dituzte eta Hezkunde Ministeritzak ordaintzen die soldata.
GURE IKASTOLA: FILOSOFIA
Elebitasun goiztiarra
Gure Ikastolaren ezaugarri nagusienetarikoa euskara eta euskalduntasuna zabaltzea bada ere, haur/gazte eleaniztunak nahi ditugu.
Ama Ikastolan haurrek irakaskuntza euskara hutsean jasotzen dute. CE1-etik goiti, eleaniztasuna menperatzeko xedez, bi hizkuntzetan ikasiko dute: euskaraz eta frantsesez. Hau ahalbidetzeko, ikastolak 2 irakasle jarriko ditu, bat euskararentzat eta bertzea frantsesarentzat.
Kolegiotik goiti, Gure ikastolak bere gain hartzen du hirugarren hizkuntza bat menperatzeko ardura. Kasu honetan, ingelesari eta espainolari ateak zabaltzen zaizkio.
![](https://www.gureikastola.eus/wp-content/uploads/2019/04/filosofia-background-gure-ikastola-hendaia-1-small.png)
Elkarte Bizia
![](https://www.gureikastola.eus/wp-content/uploads/2019/04/filosofia-background-gure-ikastola-hendaia-2-small.jpg)
Eskolak heziketa familiarra osatzen du. Gurasoen parte-hartzea nahitaezkoa da; gurasoek haurraren eskolatze-prozesuan duten inplikazioa ikaslearen ikaste prozesuan lagungarri izango delarik, batetik motibazioa indartzen delako eta bestetik, ikaslearen garapena ziurtatzen delako.
Era berean, gurasoen inplikazioak, guraso-irakasle harremana estutzeak ahalbidetzen du, irakasleek gurasoak haurraren eskolatze-prozesuan parte-hartu dezaten laguntzen baitute.
GURASOAK PARTAIDE
Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea.
Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.
![](https://www.gureikastola.eus/wp-content/uploads/2019/04/burasoen-lan-taldeak-web-x.jpg)
LAN TALDEAK
Gure Ikastolaren filosofia elkarlana da, hau da, gurasoen musutrukeko lanak ahalbidetzen du ikastolak aurrera egitea.
Zenbait lan-talde ditu ikastolak. Burasoek, beren seme-alaben matrikulazioaren unetik, parte-hartzen dute lan talde desberdnetan beren gustu eta ahalen arabera.
![](https://www.gureikastola.eus/wp-content/uploads/2019/04/lan-taldea-seaska-x.jpg)