Gaur egungo irakaskuntzaren gabezi baten erantzuna eta gorputz heziketa bermatzeko euskarazko proiektua da hau; elkarbizitza hobetzeko asmoa jarraitzen duena baita ere.
Proiektuaren ikuspegian eta helburu nagusian haurraren garapen osoa dago: gorputza, adimen emozionala, adimen intelektuala… Etnomotrizitatearen ikusmoldetik abiatuz jokatzen da: pertsona, ingurua, izadia, objektuak, besteak, denbora, ohiturak, kultura, hizkuntza…
Ludikotasunak du garrantzi handia: jolasa/jokoa/kirola.. Ikaslearen autoestimuan, autokontzeptuan, motibazioan, egoerak irakurtzeko gaitasunean, norberaren indarguneak/ahulguneak identifikatzerakoan… eragina du, hitz bitan, NORBERAREN EZAGUTZAn.
Jolas asketik jolas bideratuetarako ibilbidea egiten dute. Jolas egoera ziurgabeek haurrengan duten balio pedagogikoan sinisten dugulako. Zeharka ere lantzen dira ohikoak ez diren harremanak, gaitasun motoreak, sormen gaitasuna, materiala berrien ezagutza eta ohikoei “beste” erabilpen bat eman daitekeela ikustea… Espazioen erabiltzea, osasuna eta osotasunaren ikuspegia… guzia, euskararen atxikimenduarekin.
Gure partehartzea
Proiektua Seaskako beste ikastolekin lantaldean abiatu da, urteetan proiektu honetarako formakuntza eta saioen prestaketarako egun desberdinak baliatuz eta ikastoletan Xiba-Orekaz-eko, gaur egun, BIZI-JOLAS kideen interbentzioarekin kurtsoetan. 3.zikloko ikasleei zuzendua (4.eta5.urtekoei)