Matrikulak edo Izen emateak 2020-2021

Ikastolan haurrak onartzeko baldintza batzuk bete behar dira:

  • informazio bilkura egin behar da, (informazio fitxa bete eta bidali behar da lehenbailehen bilkuran parte hartzeko helbide honetara: hendaia.gure-ikastola@orange.fr)
  • haurrak 2 urte terdi beteak izan behar ditu,
  • Garbia izan behar du, (esfinterren kontrola lortua)
  • Txertoak eginak…

Aurtengo ikasturtean aurre matrikulatzeko azken epea, 2020ko martxoaren 28a izanen da.

Eskatzen diren paperak:

  • Etxeko helbidearen ziurtagiria
  • Txertoen ziurtagiriak edo osasun liburuaren fotokopia
  • Famili liburuxka kopia (haurrarena)
  • Izen emate gastuak ( 160 euro – haur 1) (225 euro – 2 haur) : kopuru hau fakturatik kendua izanen da irailetik urtarrila arte haurra sartzen bada.
  • Kontu korrentearen agiria.

Kasu: Izen emate paperak informazio bilkuraren ondotik ematen dira.

Izen ematea onartzeko, dosierra dena osatua beharrezkoa da eta 2 gurasoen izenpedurarekin.
Ez ahantz izen emate ordainketa egin behar dela izen emate egunean.