Gabon-arratsaldean kantari
Abenduaren 24ko arratsaldean Akelarre elkartea kantari aterako da Hendaiako erdiguneko kaleetatik Olentzerorekin. Gure Ikastolak ere, beste urteetan bezala, hitzordu honetan parte-hartzeko eskaintza  jaso du eta, gonbita hau, ikastolako familia guztiei zabalik dago. Beraz, gabon-arratsalde alai eta goxo bat elkarrekin pasatzera animatu nahi zaituztegu lerro hauen bitartez, txokolate bero batekin...
Gehiago irakurri
2019ko abenduaren 8an, Hendaiako 8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa ospatu zen Daniel Ugarte pilotalekuan. Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolaldi inguruko animatzaileek, bi urtetik behin, antolatzen duten ekimena da eta, bertan, Hendaiako ikastetxe guztietako lehen mailako haurrek har dezakete parte, CPtik CM2ra. Gure...
Gehiago irakurri