Udazkeneko krakada ikastolan

Ikasturteari hasiera emateko eta haurren udazkeneko oporrak ekiteko, krakada bat eginen dugu. Heldu den urriaren 18an, ostiralarekin, Irandatzeko jolas eremuan, 16:30etatik aitzina elkartzea proposatzen dizuegu.
Urte amaierako krakadan egin gisan, oraingoan ere, nork bere (eta bere umeen) edalontzia etxetik ekartzea eskatzen dizuegu.
Gisa berean, janari soberakina ekiditeko, krakada gelaka antolatzea proposatzen dugu. Gela bakoitzetik, topaketa honetara hurbilduko direnak zerrendatu eta beren gelarako adina jan, edariak ekartzea eskatzen dizuegu. Gure ustez, gela bakoitzean banatu beharreko janariaren adibide bat hauxe litzateke:

– Bizkotxa gozoa bat gela bakoitzeko
– Quiche edo antzeko tarta gazi bat gela bakoitzeko
– 2 zuku boteila
– 2 omeleta (patatazkoak, barazkizkoak, haragizkoak…nahieran)
– Kilogramo inguru fruta (sagarrak, anana, banana…nahieran)

Zatozte, gurekin batera, une polita pasatzera!