Udaberriko garbiketa handia Hendaian

Hainbat urte dira Hendaiako Herriak eta CPIE littoral basque-k Hendaiako isurialdearen garbiketarako ekitaldia antolatzen dutela udaberrian. Bertara gonbidatua dago nahi duen oro: biztanlegoa, auzo elkarteak, Hendaiako elkarte eta erakundeak, enpresak, etab. Hendaiako Gure Ikastola ere gonbidatuta izan da eta, honenbestez, bertan egoteko asmoa dugu, jasangarritasun taldearen gidaritzapean.

Martxoaren 21ean, larunbatez, goizeko 9:30etatik goiti dugu hitzordua. Parte hartu nahi? Honatx jarraitu beharreko pausuak:

Izen-emaiteak: [email protected]  edo telefonoz, 05.59.74.16.18 zenbakian.

Elkarteratze orena: 9H 30

Elkarteratze puntua: Beltzenia. Rue Pellot saihetsean.

Anima zaitezte ingurumenarekin gozatzeko aukera polit honetara!

OHARRA: COVID-19-a dela eta, ekitaldia bertan behera gera daiteke.