Pista Jokoa Hendaian, azaroaren 23an

Euskararen Urtaroaren barruan -azaroaren 14tik 30era Hendaian ospatzen ari dena-, euskarazko hainbat ekitaldi polit antolatu dira. Adibide bat,  Mintzaian elkarteak, azaroaren 23rako antolatu duen PISTA JOKOA.

Haur zein helduek, une dibertigarria pasatuko dute Daniel Ugarte frontoi inguruan -Beltzenian- proba desberdinak eginez eta pistak lortuz. Dibertsioa, beraz, ziurtatuta da baita animazioa ere, Urtxintxa elkartea enkargatuko baita honetaz.

Gehiago  jakin nahi hitzordu honi buruz?

Euskararen Urtaroa. Pisten Jokoa.

ZER: HAUR, HELDU edota FAMILIENTZAT pista jokoa.

NOIZ: Azaroak 23, larunbata.

ORDUA: 16:30etatik 18:30etara

NON: Daniel Ugarte frontoia

Lehiatzeko gogotsu bazara(ete), hurbil zaitezte larunbatean!