Jone Forcadaren Bisita

Ostiralean Gure Ikastolako lehen andereñoaren, Jone Forcadaren, bisita jaso genuen plazer eta poz handiz. 1970. hamarkada zailean, Gure Ikastolan martxan jarri zuten guraso batzuk ere bertan izan ditugu.

Gaztelu Zaharreko ikasleek galdera ezberdinak egiteaz gain, kantak eta lora sorta bat eskaini diote. Momentu polita eta hunkigarria izan da eta argazki eta bideo bidez zuekin elkarbanatu nahi dugu.

Izan ere ez dugu ahantzi behar Jone Forcada eta beste hainbatek egindako borroka eta lanaren lekukoa dugula orain eskuetan eta guri dagokigula orain Gure Ikastolaren izena eta batez ere izanari eustea.

Beraz Jonek gu agurtzean esandako hitz berberez agurtuko dugu mezu hau: Eutsi horri!