Ikastolaren aldeko pintxo-potea, Baleak Elkartean

Ostirala  honetan, AZAROAK 8, pintxo-potea antolatuko dugu Gure Ikastolaren alde Hendaiako Baleak Elkartean -euskal kultura eta gastronomia sustatzen eta euskarazko aisialdia Hendaian bultzatzen duen elkartean-. Ekimena, arratsaldeko 7etatik aurrera garatuko da.
Lagun eta ezagunen konpainian, pintxo gozoak  dastatu eta asteburuari irribarre batekin ongietorria eman nahi badiozu, gurekin duzu aukera. Gogoratu hitzordua:
NOIZ: Azaroak 8, ostirala
ORDUA: 19etatik aurrera.
NON: Baleak Elkartea. 1, rue des Lauriers. Hendaia.
Hurbil zaitez gurera aisialdi-tarte dibertigarria pasatzera!



Leave a reply