Gure Ikastola Hendaiako kaleetatik kantari abenduaren 24ean

Abenduaren 24ko arratsaldean Akelarre elkartea kantari aterako da Hendaiako erdiguneko kaleetatik Olentzerorekin. Gure Ikastolak ere, beste urteetan bezala, hitzordu honetan parte-hartzeko eskaintza  jaso du eta, gonbita hau, ikastolako familia guztiei zabalik dago.

Beraz, gabon-arratsalde alai eta goxo bat elkarrekin pasatzera animatu nahi zaituztegu lerro hauen bitartez, txokolate bero batekin hasiko duguna Akelarre elkartean eta Errepublika plazan, Herriko Etxe aurrean bukatuko duguna. Animatu zaitezte gurera! Zatozte hitzordura! 

NOIZ: Abenduaren 24ean

ORDUA: 17etatik 19etara, gutxi gora behera.

NON: Akelarre Elkartea, Askatasuna karrika.