Garapen iraunkorra ikastolan

Garapen iraunkorra Gure Ikastolan, interesatzen zaizu?

Zu bezela, gure inpaktu ekologikoa murrizteko motibatuak garen ikastolako gurasoak gara,  eta gure seme-alaben eredu izan nahi dugu.

Talde bat sortzen ari gara ideiak partekatzeko, eta denbora ttipi bat eskeini nahi duen ororen laguntzarekin ideia hauek ikastolan martxan jartzeko .

Ekintza zehatzak izango lirateke,  ikastolan bizi eta lan egiten duten guraso partaide guztion artean eraikitzeko denbora hartuz, baita umeekin batera ere, posible bada. Gure lan-eremu batzuk hauek izan daitezke:

– Hondakinak murriztea, birziklatzea, konposta

– Energia/ura aurreztea

– Gure Ikastolara (bai Irandatzera eta bai Gaztelu Zaharrera) oinez (pedibus) / bizikletaz / trotinetearekin edo auto partekatuetan etorri

– Asteburuetan ateraldi pedagogikoak (hondartza garbia, ibilbideak bizikletaz …)

Zure ideiak gurekin partekatu nahi badituzu edota ekintzara pasa nahi baduzu, hurbil zaitez urriaren 15ean arratsaldeko 17etan Gaztelu Zaharreko frontoira.

Beti ere, gurekin harremanetan jar zaitezke ondorengo mail helbidera idatziz: hendaia.garapen.iraun[email protected]