Borderline Fabrika: Ekaineko egitaraua

Borderline Fabrika (www.borderlinefabrika.net) ezagutzen al duzue?

Publiko zabalari zuzendutako kulturgunea izateaz gain artista erresidenteak (arte bizi eta bisualak) laguntzera bideratutako proiektua ere bada.

Sortzaile erresidenteen jarduna eta ekonomia egonkortzea du helburu, sorkuntza eta irekitasuna erraztuz.

Honen harira, hainbat ekitaldi antolatu dituzten ekainerako. Jarraian uzten dizuegu beren agenda.

GOZATU!