Bixintxoetako afari herrikoia Hendaian!

Larunbata honetan, URTARRILAK 25, Hendaia danbor hotsez beteko da arratsaldeko 6etatik aitzin.

Danborradaren ondotik, bada jai-giroarekin jarraitzeko aukera, izan ere, Hendaiako Gure Ikastolak eta Biriatuko Ikastolak afari herrikoia antolatu dute Hendaiako herriko plazan. Anima zaitez eta egin zaitez zure afari-tiketarekin:

Tiketen salmenta puntuak: LOVI KAFETEGIAn, XAIA OSTATUAn, ESKUZ OKINDEGI BIOLOGIKOAn eta BAKARTXOKO OSTATUAn

Tiketen prezioa: HELDUAK 17 euro eta HAURRAK 8 euro

Anima zaitez eta gozatu Bixintxoetako Hendaiako jai-giroaz! Gora Bixintxoak!