Ate Idekiak. Martxoak 28. Ezeztatuak dira.

Martxoaren 28rako aurreikusitak zeuden <<ate idekiak>> ekitaldi guztiak Seaskatik ezeztatuak izan dira COVID-19-ko salbuespen egoeragatik, Hendaiako Gure Ikastolarena tarteko.

Ate Idekiak

Ekitaldi hau ospatzeko data berriak edukitzean, jakinaraziko ditugu.

Edonola ere, datorren sartzerako izen-emaiteak hurrengo egunetan egin behar dira. Kasu honetan:

  • Ikastolako burasoak: Epe muga martxoaren 23a da, beraz, inprimakiak eman ez badituzu, Gure Ikastolako bulegoetako, Irandatzeko, gutun ontzian sartu edo mailez bidali data hau aintzin.
  • Buraso berriak: Epe muga apirilaren 1-era arte zabalik da, beraz, zure seme/alaba 2020-2021 ikasturtean Gure Ikastolan ikasteko asmoa baduzu, osatu matrikulazio inprimakia (deskargatu fitxa HEMEN) eta, eskatzen diren paperekin batera, Gure Ikastolako bulegoetako, Irandatzeko, postontzian sartu edo mailez bidali.

Barkatu eragozpenak eta laister arte!