Haurren loto jokoa Integrazio Batzordearen alde

Azkaingo, Senpereko, Ziburuko, Donibaneko, Urrunako eta Hendaiako Integrazio Batzordeko komisioek HAURREN LOTOA antolatu dute larunbata honetarako.

Arratsaldeko 3etatik goiti, Azkaingo Bil Toki gelan, familia giroko plan polita izateaz gain, sari potoloak eskuratzeko aukera ere izango da.

Animatuko al zarete? Gogoratu hitzordua:

NOIZ: Azaroak 23, larunbata.

NON: Azkaingo Bil Toki gelan

ZER ORDUTAN: 15H-etatik goiti.

Lotoa, ikastolen Integrazio Batzordeen alde

Era berean eskertuko genuke, hurbiltzeko asmoa duzutenok, bixkotx bat ekarriko bazenute bertan saltzeko. Aitzinetik  milesker!

ANIMATU! Sari potoloak umeentzat eta giro ederra guztiontzat! ZATOZTE!!