Iritsi dira Eguberriko Egutegiak Gure Ikastolara!

Kaixo lagunok!

Gabonak gainean dauzkagu iada eta Gure Ikastolak egutegi gozoa jarri du salgai.

Eguberrietako Egutegi honek, zure etxera gozotasuna eramateaz gain, Gure Ikastolara goxotasuna ekarriko digu; gure proiektua eta euskarazko hezkuntza eredua egonkortzen ari zara baita ere! Honengatik, erosketa arrunt bat baino gehiago egiten ari zara Eguberriko Egutegia erostean.

170 familiak osatzen dugu ikastola eta egitasmo berri hau jarri dugu martxan gure haurren ikastolari baliabide hobeak emateko helburuarekin. Horrez gain, 50 urte -mende erdia-, beteko du Gure Ikastolak 2020.urtean eta zure erosketak, besteak beste, ospakizunaren antolakuntzan ere lagunduko digu.

Eguberriko Egutegia -Gure Ikastola

Azaroaren 12tik aurrera, Eguberriko Egutegiak salgai izango dira arratsaldero ikastolako irteeretan, zuretzat -edo zuk nahi duzunarentzat- nahi adina erosi ahal izateko.

Era berean, eskaera handiak egiteko, [email protected] helbidera idatzi dezakezu.