Orekaz

Gaur egungo irakaskuntzak duen gabezia nagusi bati erantzuna emateko eta gorputz heziketaren tokia bermatzeko sortu zen proiektu hau. Baina aldi berean euskararen erabilpena sustatzeko eta elkarbizitza hobetzeko. Beraz, proiektuaren baitan, Xiba, Euskaraz Bizi, Bertsolaritza eta Elkarbizitza daude.

Proiektuaren ikuspegian eta helburu nagusian haurraren garapen osoa dago: gorputza, adimen emozionala, adimen intelektuala. Etnomotrizitatearen ikusmoldetik abiatuz jokatzen da: pertsona, ingurua, izadia, objektuak, besteak, denbora, ohiturak, kultura, hizkuntza… Ludikotasunak du garrantzi handia: jolasa/jokoa/kirola. Espazioen erabiltzea, osasuna eta osotasunaren ikuspegia… Guzia euskararen atxikimenduarekin.

Gure partehartzea

Proiektua  Seaskako beste ikastolekin lantaldean abiatu da, urteetan proiektu honetarako formakuntza eta saioen prestaketarako egun desberdinak baliatuz eta ikastoletan Xiba-Orekaz-eko (esteka xiba oreka erakundera) kideen interbentzioarekin kurtsoetan.
Ikastola barnean zikloetan eta ziklo arteko loturak egiten dugu, 4urtekoetatik 11 bitartekora.

Leave a reply