Zikloetako tailerrak

Ama eskolatik hasi eta bigarren ziklora bitarteko ikasle guztientzat tailerrak antolatzen dira gai jakin baten gainean: munduko kulturak, urteko sasoiak, ahozkotasuna, dramatizazioa, txotxongiloak… Ziklo bereko haurrek osatzen dituzte tailerrotako taldeak, eta ikasturteko hiruhileko batez luzatzen da jarduna.

Ziklo bereko haurren elkar ezagutza eta taldelana bultzatzea dute helburu nagusitzat. Heldu kopuruaren arabera finkatzen da tailer kopurua eta ikasle-taldeak ahal bezain orekatuak izan daitezen ahalegintzen gara. Bestalde, gela bereko haurrak taldeetan banatzen ditugu, beste geletako haurrekin aritu daitezen.

Halaber, gai jakin bati buruzko ikuspegi orokorra ematea dugu xede. Horretarako, zenbait arlotako jarduerak proposatzen dira, heldu baten laguntzaz, beti ere: eskulanak, ipuinak, jolasak, sukalde txokoa, txotxongiloak, musika…