Hezkuntza eta Pedagogia proiektua

Murgiltze sistema

Haurrak biziki goizik dira hizkuntza ulertzeko gai.

Gela barruko zein inguruko jardueretan (haurtzaindegia, aire hartzeak, jantegia, kirola, dantza, eskulanak…) euskaraz ikastea eta komunikatzea da murgiltze sistema goiztiarraren ezaugarri nagusia.

Ipar Euskal Herrian, Seaskak besterik ez du murgiltze sistema eskaintzen.

Pedagogia

Ikasteko molde ezberdinetan oinarritzen da.

Pedagogia aktiboa: ekintzak (fisikoa, intelektuala) ematen dio haurrari ulertzeko,  sortzaile izateko, egokitzeko eta aldatzeko ahalmena

Proiektuen bidez, sentsuari lehentasuna ematen zaio.

Gure berezitasunak: Xiba eta Bertsularitza proiektuak.

 

Elebitasun orekatua

Bi hizkuntzetan trebatzeko xedez, bi irakasle daude Bigarren urtetik (CE1) goiti, hizkuntza bakoitzeko bana: bat euskararako eta bestea frantseserako.

Egitaraua zehazterakoan orekari begiratzen zaio, lan zama meta ez dadin. Lehen maila bukatzerako, ikasleek bi hizkuntzak menperatzen dituzte.