Egutegia eta ordutegia

2018-2019ko EGUTEGI ESKOLARRA

Eskolen ORDUTEGIA 2018-2019

Irandatzen 08:45etatik – 12:00etara goizez, 13:45etik 15:45era arratsaldez
La Ville 08:30etatik – 12:15etara goizez, 14:00tik 16:150era arratsaldez
*Asteazken klaserik ez.

*Irandatz eta La Villeko ordutegiaren desberdintasuna, La Ville kantinak eragina da.

 

( Ordutegi hauetan «Laguntza Pertsonalizatua» kontuan hartuta dago. Laguntza hau onartuz gero, idatziz adierazi behar zaio irakeasleari, « Laguntza Pertsonalizatua » dokumentuaren bitartez).

  • Tenorez etorri behar da, bereziki Lehen Mailan. Ikasleari hilabete berean 2 aldiz berandutzen bazaio, haren gurasoei hots egingo zaie. Solastatu eta hala ere ikaslea berriz atzeratzen bada, ez da gelan onartua izanen.
  • Eskolakhasi baino 10 minuta lehenago, erakaslea bertan izanen da ikasleak hartzeko.
  • Eskolen amaieran, 16:45etan, gurasoek jaso ez duten haurra haurtzaindegian utziko du irakasleak. Ama eskolako gurasoek gelako atariraino etorri behar dute haurraren bila. Irakasleak gurasoaren (edo aurretik seinalatutako beste heldu baten) eskuetan utziko du haurra. Lehen Mailan ere, segurtasun neurriak direla eta, haurraren bila gelaraino etortzea eskatzen da.

Eskolatik etxera oinez joango diren Lehen Mailako haurrei dagokienez, gurasoek idatzizko baimena izenpetu beharko diote irakasleari, aldez aurretik. Familia da ikaslearen arduraduna.

Haurtzaindegiko ORDUTEGIA

Hauek, klaseak baino ordu bat lehenago hasiko dira goizetan.

Haurtzaindegia 18:00etan puntuan hersten da eta ordutegia errespetatzea ezinbestekoa da. Langilearen ardura 18:00etan bukatzen da eta berantago gelditzen den haurra arduradunik gabe geldituko da. Haurtzaindegian den langileak ez du haurra bere etxera eramanen. Mota honetako mesedeak ez ditu eginen.

Legeak dio horrelakoetan komisaldegian utzi behar dela haurra. Eskolako ordutegitik harat, Ikastolako eremuan gurasorik gabe dagoen haurrak haurtzaindegian egon behar du ezinbestean. Ikastolako araua da, idatziz jasoa dago eta haurra matrikulatzearekin batera onartu beharrekoa da.