Izen ematea

HAURREN ONARTZEA

Ikastolak haurra onar dezan, lehenengo eta behin informazio bilera egin beharko du familiak (urrian, abenduan, otsailean edo apirilean). Ezinbestean bete beharreko baldintza da. Bilera horretan, ikastolari edo pedagogi ereduari buruzko informazioa eman ohi da. Izen-emateko dosierra aurretik zabalduko da.

Haurra ezingo da onartutzat eman harik eta eskatzen diren dokumentu guztiak ekarri arte. Hauetxek dira, besteak beste, ikastolara helarazi beharrekoak: izen-emateko fitxa eta gastuen agiria, baimenei dagokien orria, RIBa, txertoen eta alergien agiriak…

2 urteko haurrak: Bi urtetik gorako haurrak hartzen dira ikastolan, baldin eta garbiak badira. Egun osoz edo egun erdiz gelditu daitezke, aukeran. Hautuak, bi horien artean edozein delarik ere, izen-emateko fitxan agertu beharko du eta ezingo da ikasturte barruan aldatu. Bi urteko haur guztiak itxaron zerrendan izango dira maiatzaren hondarrera arte. Ordura arte ezingo da esan haurra onartua izan ote den.

3 urteko haurrak: egun osoz ekartzea aholkatzen da. Bestalde, jantegian bazkalduko ote duten adierazi beharko da hasierako izen-emate fitxan. Kasu horretan ere, toki kopurua mugatua izanik, zaila izango da hasieran egindako hautua urte barruan aldatzea.

Kontaktuan jarri nahiko bazenu:

05 59 48 09 60
hendaia.gure-ikastola@wanadoo.fr