Historia

1971ko Irailaren 15ean: CAHEN LEON ( 1971- 1981)

14 haur, Irakasle bat: Jone Forcada.

1978:  Frantziako Irakaskuntzak kontratua sinatu zuen Seaskarekin. Le Pensec ministroa etorri zen.

    

1981: Izaera Ofiziala lortu zuen Prefekturan.

1982:  1982ko Urtarrilaren 13an, STATUS D´ASSOCIATON edo Elkarte izaera erdietsi zuen.

   Aurrekontuen %1 euskal kulturaren sustapenerako izatea lortu zen hauteskundeetan.

1982/83: SAINTE ANNE elizako etxe batean kokatu zen ikastola. 40 haur.

1983/84: BELLA VISTA (1983-1994) Goiara karrikan, Lizardi Auzoan, Compagnons des Belles Etapes elkartearen lekuan.

26 haur: Ama Ikastolan.

8 haur: Donibane Lohitzunera joaten hasi ziren autobusez, hango ikastolan Lehen Maila egitera.

1984/85: Hendaiako Udalak proiektu berria proposatu zion ikastolari, Partxetegia deiturikoa. (Ez zuen aurrera egin)

1985: LEHEN MAILA ZABALDU ZEN: Goiaran ez da aski toki 64 haur hartzeko (44 Ama eskolan ziren eta gainerako 20ak Lehen Mailan. Manifestazioak burutu ziren 10 egunez, Herriko Etxearen aurrean. Hiru gelako bungalow bat lortu zen.

1986:   Ikasleak bi eraikinetan banatu ziren (CAHEN LEON eta GOIARA)

1991:  78 haur eskolatu eta 5 Irakasle

1971-1991: IKASTOLAK 20 URTE: Urte hartarako 149 familia pasa ziren ikastolatik (300 haur inguru), eta 12 Irakasle.

1991/92: Hegoaldeko gurasoei zabaldu zitzaien ikastola.

1994: 75 familia zeuden Gure Ikastolan:

99 haur: 52 Ama eskolan eta 47 Lehen Mailan. 6,5 irakasle guztira, eta beste 4 langile.

1994ko urtarrilean Gure Ikastolaren egoitza berria eraikitzen hasi ziren. IRANDATZ.

1994: IRANDATZ: Hendaiako Gure Ikastola egoitza berrira aldatu zen. 4 milioi libera inbertitu ziren.

  

1994ko Abenduaren 17an inauguratu zen Irandatzeko egoitza.

Camillek, guraso bat,  ikastolako sarreran dagoen marrazkia egin zuen, irakasleen eta CM2ko ikasleen laguntzaz.

1996: Bi luzapen aurrefabrikatu gehitu zitzaizkion eraikinari.

1997/98: 140 haur.

1999: Haur kopurua handitu zela eta, 4. eta 5. urteko ikasleek Pausuko eskola zaharrera jo behar izan zuten.

2000: Gure Ikastola handitu zen: 2 gela eta aterpea erantsi zitzaizkion eraikinari.

2001:  IKASTOLAK 30 URTE:

Urte hartan 123 familia ziren; 175 haur: 79 Ama Eskolan + 96 Lehen Mailan.

10,5  irakasle + 7 langile.

2002:  180 Haur

MARMITAKO  TXAPELKETA, Irailak 22

2002/03: 178 haur.

2003/2004: 190 Haur.

2005/06:  Gure Ikastola handitzen eta handitzen ari da: 3 gelako beste eraikin bat eta komunak gehitu zitzaizkion. 4. eta 5. Mailako ikasleak Irandatzera itzuli ziren, baina leku eskasiak arazoak sortzen zituen.

2006-07:  Ikastolako Ama Eskola handitu zen. 139 familia eta 187 ikasle bildu ziren. Segurtasunarengatik, 4. Eta 5. urtekoak Pausura itzulti ziren.

Herriko Etxeari ESKOLA BERRIA ESKATU ZAIO.

2007/ 01/05: Matrikulaketan izena emango zuten kide guztiak onartzea erabaki zuen Gure Ikastolako Bulegoak.

2010/11: IKASTOLAK 40 URTE

158 familia. 226 ikasle: 116 haur Ama Eskolan + 110 Lehen Mailan.

Gaur egun, Udalak noiz erantzungo zain gaude. IKASTOLA BERRIA NOIZKO?