Filosofia

ONGI ETORRI IKASTOLARA!

Seaska federakundearen partaide da Gure Ikastola eta kontratupeko elkarte-eskola pribatu gisan lotzeen zaio Hezkunde Ministeritzari.

Ez dago inongo alderdi politikoren esanetara, ez eta inongo erlijioren menpe ere.

Egitarau ofizialak segitzen ditu. Azterketak Ministeritzakoak dira.

Irakasleek estatuak ezartzen dituen azterketak pasatzen dituzte eta Hezkunde Ministeritzak ordaintzen die soldata.

Seaskaren sarea ama-ikastolatik hasi eta lizeora arte hedatzen da.

ELEBITASUN GOIZTIARRAREN ABANTAILAK

Mintzaira gobernatzen duen zentroa burmuinean dago, Broca deituriko gunean. Ikerketek erakusten digutenez, haur elebidunek elebakarrek baino emaitza hobeak lortzen dituzte matematikan eta hizkuntzetan.

Gure ikastolak bi urteko haurrak hartzen ditu. Elebitasun goiztiarra bermatzeko aukerarik hoberena da ikastola.

ELKARTE BIZIA

Eskolak heziketa familiarra osatzen du.

Gurasoen parte hartzea beharrezkoa da, eta horri esker harreman estua sortzen da: gurasoek haurraren eskolatze-prozesuan parte har dezakete.

Ikastolaren proiektuari interesa erakutsiz, ikasketan laguntzen zaio haurrari. Motibazioa indartzen da, eta bere garapena ziurtatzen.

GURASOAK PARTAIDE

Gure Ikastola guraso guztien parte hartzeari esker bizi da.

Zenbait lan-talde ditu ikastolak, aukeran. Gustu eta ahalen arabera, lan-talde horietariko bat hautatu eta bertan parte hartu behar dute gurasoek.