Elkartearen osaketa

ADMINISTRAZIO KONTSEILUA

Lehendakaritza taldea: lehendakaria eta lehendakariorde bat, edo lehendakaria eta bi lehendakariorde.

Idazkaria

Diruzaina

Geletako arduradunen ordezkaria

Batzordeetako ordezkariak (euskaraz bizi, harreman taldea, festa taldea)

Irakasleriaren ordezkaria

Langileen ordezkaria

BATZORDEAK ETA LAN TALDEAK

Xehetasunak

• Administrazio Kontseiluan ordezkaritza eragilea behar duenari Batzorde deitzen zaio. Mota horretako ordezkaritzarik ez dutenak, berriz, lan-taldeak dira.
• Batzordeetan eta lan-taldeetan betebeharren inguruko gogoeta egiten denez, proposamenak luzatzen dizkiete Administrazio Kontseiluari.
• Ikasturtearen hasieran osatzen dira, eta Administrazio Kontseiluan izango duten ordezkaria orduan aukeratzen dute. Egindako hautua Biltzar Nagusian aurkeztu behar dute.
• Batzordeek maiz bildu behar izaten dute. Era berean, ikasturtearen hasieran finkatu diren helburuen eta aurreikusten diren ekimenen berri eman beharko dute. Ikasturtearen bukaeran, berriz, urteko jarduera osoa azaldu beharko dute. Bilduma horiek Ikastolako artxiboaren zati bilakatuko dira.
• Elkarteko kide aktiboek lan-talde edo batzorderen batean parte hartu behar dute ezinbestean. Parte-hartze hori ez dugu zamatzat hartzen, gure izaeraren aldarritzat baizik, gure proiektu hezitzailearekin bat egiten duelako. Ikastola hautatzearekin batera, jokamoldea ere hautatzen dugu burasook.
• Batzordeak eta lan-taldeak Administrazio Kontseiluaren bidez koordinatzen dira. Administrazio Kontseiluak talde eragile gehiago (hala batzordeak nola lan-taldeak) sortzea proposa diezaioke Biltzar Nagusiari; era berean, osatzen ez diren taldeak bertan behera uztea ere eskatu ahal izango lioke.

Ezaugarriak

Komunikazio eta Harremanetarako Batzordea. Ardurak

• Ikastolaren irudia, mezuak eta ekimenak gizarteratzeko ardura.
• Ikastolatik landako gizarte eragileekiko harremanak eta elkarlana bultzatzeko ardura. Besteak beste:
• SEASKArekiko eta beste ikastolekiko harremanak
• Ikastola barruko harremanak eta komunikazioa
• Haur bilaketa kanpaina: publizitatea, prentsa artikuluak, 3 urte arteko haurren zerrendatzea
• Prentsarekiko harremanen garatzea
• Guraso berrien ongietorria : informazio eguna zehaztuz, ikastolaren agiriak eta barne-araudia banatuz eta ezagutaraziz.
• Ongileekin eta ohorezko kideekin harremanak : informatzea, gonbidatzea, laguntza
eskertzea. Horretarako, laguntzaileen fitxak egunez egun berritu behar ditu.
• Ikastolako oroimen-txostena egingo du.

Festa Batzordea. Ardurak

• Ikastolaren presentzia bermatzea Herriko jai eta festa guztietan.
• Ikastolaren ekonomia hobetzen laguntzea.
• Ikastola eta bide batez herria,girotzea. Horretarako:
• Urte hasieran finkatutako aurrekontuen arabera, zenbait ekintza antolatuko ditu.
• Fitxategia osatuko du : helbide onak, hornitzaileen zerrenda…
• Jai eta besta bakoitzeko balantzea egingo du.
• Soberakinak eta materiala zainduko ditu.

Finantza Batzordea. Ardurak

Finantza Batzordea diruzainak osaturiko taldea da. Elkartearen ondasunaren kudeaketari dagokion oro hartuko du bere gain. Besteak beste:
• Finantzaketa iturri berriak bilatu eta proposatuko ditu.
• Ikastolako zerbitzuak eta bakoitzari dagozkion xehetasunak aztertuko ditu, Administrazio Kontseiluri bere lanean argibideak emateko.
• Finantza norabideak finkatuko ditu.
• Ikasturte hasieran diru-laguntza eskaeren txostenak egingo ditu.
• «Lantegien irabazien % 1» eskuratzen saiatuko da, lantegietako arduradunekin harremanetan jarriz eta informazioa bideratuz.
• Laguntzaile berriak erakartzeko ahalegina egingo du, eta diru-laguntzarako agiriak zabalduko dizkie.
• Lan talde eta Batzorde bakoitzarekin harremana izango du, horietariko bakoitzeko
diru sarrerak eta irteerak kontuan edukitzeko.

Bidelagun Batzordea. Ardurak

• Administrazio Kontseiluak zehaztuko ditu unean-unean.

Euskaraz Bizi Batzordea. Ardurak

• Euskara bermatzea eta aldarrikatzea.

Integrazio Lan Taldea. Ardurak

• Zailtasuna duten haurren inguruko lanak, SEASKAko Integrazio Taldearekin batera.

Mantenurako Lan Taldea. Ardurak

• Ikastolan egin beharreko konponketa txikiak.

Informatika Lan Taldea. Ardurak

• Laguntza informatikoa.